Erakundearen / Pertsonaren izena
First
Helbide elektronikoa(Required)
1 - HAURREN BABESA ERAKUNDEAN
Galdetegi honen xedea haurren eta nerabeen segurtasuna sustatzen eta sentsibilizatzen laguntzea da, erakundeen, ikastetxeen eta laguntza jasotzen duten baliabideen indarkeriaren aurrean. Haurren eskubideen eta tratu onaren ikuspegiaren, Espirales C.I.-ren ingurune seguruen ereduaren eta Haurrak Indarkeriatik Babesteko Lege Organikoaren planteamenduak jasotzen ditu. Keeping Children Saferen eta arloan esanguratsuak diren bestelako organismoen ekarpenekin batera. Egitera animatzen zaitugu, erakundeak eta pertsonek haur eta nerabeen babesaren gainean jardun behar dutenean baloratu, indartu edo moldatu behar diren alderdien gaineko gogoeta egin ahal izateko. Zuen errealitatera ondoen egokitzen den erantzuna aukeratu beti, mesedez, edo idatzi ezazu zure erantzuna. Erantzunak modu konfidentzialean tratatuko ditugu eta zure erakundearen lehen azterketa egin ahal izateko balioko dizute. Inkesta honek 20-25 minutuko iraupena du gutxi gorabehera eta 14 bloketan dago banatuta; 37 galdera dira guztira. Eskerrik asko!
1. Zure erakundeak zer arlotan laguntzen die haurrei?(Required)
2- INDARKERIARI ETA TRATU ONARI BURUZKO GOGOETA ETA ANTOLAKETA KULTURA
Haurrentzako indarkeriarik gabeko ingurune segurua bermatzeko, beharrezkoa da erakundean gogoeta egitea babesaren, tratu onaren eta indarkeriaren eta horien dimentsioen kontzeptuaren , araudiaren eta ikuspegiaren gaineko gogoeta egitea.
2. 0tik 10era, zure erakundean, haurrei laguntzen dieten helduek zer nolako ezagutza dute haurrak babesteko legeei eta gomendioei buruz? (Haurren Eskubideen Adierazpena, Haurrak Indarkeriatik Babesteko Legea, horrekin lotutako erkidegoko legeak eta estrategiak, GJHak...)(Required) 3. Zure erakundean egin duzue gogoeta-prozesurik kontzeptu hauen gainean? Indarkeria, babesa, tratu ona eta haurrentzako ingurune seguruak(Required) 4. Zure erakundean, haurrak babesteko eta tratu ona emateko barne-politika garatu duzue? (Adierazpena, arriskuen eta neurri zuzentzaileen mapa, portaera-kodeak, babesteko prozedurak eta zirkuituak, prestakuntza-plana, hautaketa segurua egiteko estandarrak, haurrek parte hartzeko estandarrak, babesteko erreferenteak...)(Required) 5. Zure erakundeak haurren ongizatea/tratu ona/eskubideak defendatzen dituzten sare, plataforma, federazio edo elkarteren batean parte hartzen du?(Required)
3 - INGURUNE FISIKO ETA EMOZIONALAREN AZTERKETA
Ingurune fisiko-emozionala da erakunde bat haurrentzat segurua dela bermatzeko aztertu behar den lehenengo maila. Horrek berrikusi eta hobetu beharreko elementuak aurkitzen lagunduko digu beste maila batzuetan.
6. Zure erakundean, berrikusi dituzue espazio fisikoak haur eta nerabeentzako segurtasun fisiko eta emozionala aztertzeko?(Required) 7. Haur eta nerabeek zer neurritan hartu dute parte espazioak seguruak izan daitezen aztertu eta hobetzeko garaian?(Required)
4 - TRATU ONERAKO GAITASUN KONTZIENTEAK
Atal honetan, gogoeta egingo dugu haur eta nerabeenganako tratu oneko harremanak ezartzeko helduok izan edo garatu behar ditugun gaitasun batzuen gainean.
8. Zure erakundean haur eta nerabeei laguntzen dieten helduen prestakuntza, gaitasuna eta esperientzia pertsonal eta profesionala kontuan hartuz, balora ezazu 0tik 10era haien gaitasun maila:
8.1. Haur eta nerabeei laguntzerako garaian Haurren eskubideen Ikuspegiaren berri izatea eta praktikoki aplikatzea.(Required) 8.2. Haur eta nerabeekin afektua eta loturak kudeatzea (afektuaren adieraztea, komunikazio-bideetara egokitzea, ezarritako erlazioak harrera eta itxiera egokiak...).(Required) 8.3. Haur eta nerabeekin diziplina positiboaren eredua garatzea.(Required) 8.4. Haur eta nerabeekin gatazkak modu positiboan konpontzea (komunikazio ez bortitza, bitartekaritzarako eta kontziliaziorako estrategiak...).(Required) 8.5. Norberaren emozioak eta gainerako pertsonekin dituztenak kudeatzea.(Required) 8.6. Traumaren teoria ezagutzea, kasu batzuetan laguntza hezitzailea emateko.(Required) 9. Zure erakundeko pertsonek zer neurritan dute autozaintzarako eta estresa kudeatzeko dinamika PERTSONALA?(Required) 10. Zure erakundeko langileek ezagutzen dituzte haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren-tratu txarren adierazleak, hauteman ahal izateko? (indarkeria barrutik emandakoa izan zein kanpotik)(Required)
5 - TRATU ONAREN ELEMENTU HEZITZAILEAK
Arlo honetan, haur eta nerabeek tratu onak izateko, indarkeria prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko tresnak ikasi, eskuratu eta erabiltzeko erakundean hezkuntza-arloan sustatzen diren ekintzak aztertuko ditugu.
11. Zure erakundearen egunerokoan, zer neurritan txertatzen dira genero-ikuspegia, kulturartekotasuna eta inklusioa?(Required) 12. Haur eta nerabeei modu hezitzailean “laguntzeko”/”babesteko” diseinatutako proiektuen barruan, haien autobabeserako eta elkarrenganako tratu onerako gaitasunak indartzeko zehazki edo zeharka lantzeko gaiak txertatzen dituzue? (Haurren eskubideak, emozioen kudeaketa, gaitasun sozialak, komunikazio ez bortitza, indarkeriaren aurkako autobabesa, pentsamendu kritikoa eta parte-hartzea...)(Required)
6 - HAURRAK BABESTEKO ETA TRATU ONA EMATEKO SAREKO LANA
Haurrenganako tratu onaren kultura sortzea guztion ardura da. Horretarako, beharrezkoa da hainbat eragile, baliabide eta komunikazio-eremuan elkarlanean aritzea diziplinen artean. Eta bai indarkeria/babesgabetasun egoera bat gertatzen denean esku hartzeko, bai prebenitzeko.
13. 0tik 10era, zure erakundean zer neurritan egiten duzue eragile eta baliabideekin elkarlanean eta sarean lan hautemandako indarkeria-kasuetan? (Profesional askoren arteko koordinazioak eta bilerak baloratuz, esku-hartzeetan inplikatuta dauden baliabide-kopurua, elkarlana edo lan osagarria egiteko adostasuna...).(Required) 14. Zure erakundean, familiekin partekatutako programak edo ekintzak eta indarkeria PREBENITZEKO eta tratu onaren kultura komunitarioa eraikitzeko beste baliabide batzuk badituzue?(Required) 15. Haurrentzako proiektu partekatuak egiten badituzue besteekin lankidetzan (edozein arlotan), hitzarmenak egiten dituzue esku hartzen duten aldeek eta proiektu komunak haurren babesa nondik eta nola jorratu (kode etikoak, portaera-kodeak, prozedurak...) adosteko? Izan beste erakundeekin, eragileekin, administrazio publikoekin...(Required)
7 - HAURREN PARTE HARTZEA
Maila honetan, haur eta nerabeei geure erakundean eskaintzen diegun parte-hartze mailaren eta motaren gainean egingo dugu gogoeta. Entzutetik, parte-hartzetik eta protagonismotik.
16. Zure erakundean zein arlotan sustatzen da haur eta nerabeen parte-hartzea?
17. Zure erakundeko jardueretan parte hartzen duten haur eta nerabeek ezagutzen al dituzte erakundean indarkeria prebenitzeko eta horren aurrean jarduteko dauden mekanismoak? Eta ba al dakite nori jakinarazi horren inguruko kezkak?(Required) 18. Zure erakundean babes-politikaren (portaera kodeak) ezinegonak jakinarazteko bideak haurren hizkerara, ulermenera eta pentsatzeko kanaletara egokituta daude?(Required)
8- TRESNAK: ARRISKUEN MAPA
Indarkeriaren arriskuen mapa egitea erakunde baten babes maila aztertzea eta indarkeria-arriskua (testuinguru fisikoan, gure ekintzagatik, berdinen arteko harremanarengatik, egiturarengatik et erakundearen berezko dinamikarengatik, ingurune ekonomiko-sozialarengatik...) izan dezaketen ekintzak, elementuak eta faktoreak identifikatzea ahalbidetzen digun tresna da.
19. Zure erakundean indarkeriaren arriskuen maparen bat egin duzue?(Required)
9 - TRESNAK: HAUTAKETAK, HARRERA, PRESTAKUNTZA ETA EBALUAZIOA
Erakundean haurrak babesten direla bermatzeko lehen iragazkia da haur eta nerabeei laguntzen dieten langileek, boluntarioek eta praktikak egiten ari direnek baldintza pertsonal eta babesle batzuk betetzea hasieratik. Gainera, harrera egokia egin behar da, portaera-kodeak ezarri eta mantendu behar dira, beharrezkoa den prestakuntza eskaini eta estimulatu eta jarraipena egin.
20. Zure erakundean, haur eta nerabeei laguntzen dieten helduen sexu-abusuen eta pertsonen salerosketaren aurrekari penal negatiboen ziurtagiria eskatu eta jasotzen duzue?(Required) 21. Zuen erakundeko harrera-prozesuetan, 0tik 10era, erakundean haurrentzako babesaren gainean ezarritakoari buruzko zenbat informazio eta prestakuntza eskaintzen duzue?(Required) 22. Zure erakundean, baduzue tratu onerako gaitasunak sustatzea eta haurrenganako indarkeriaren prebentzioa, hautemate goiztiarra eta laguntza barne hartzen dituen egitura eta prestakuntza-planik?(Required) 23. Zure erakundean, badaude pertsonen arteko errespetuzko eta tratu oneko erlazioak ezartzeko portaera-kodeak?(Required) 24. Zure erakundean, profesionalek haur eta nerabeenganako tratu onaren mailaren gainean egiten duten jarduketa ebaluatzen duzue?(Required)
10- TRESNAK: BABESERAKO ZIRKUITUAK ETA PROTOKOLOAK
Haurrenganako indarkeriak hainbat forma izan ditzake, batzuk esplizituagoak eta beste batzuk ezkutukoagoak, “inkonzienteagoak” edo normalizatuagoak. Indarkeria hainbat testuingurutan sor daiteke: familiako etxean, eskolan, aisialdi- edo kirol-zentroetan, erakunde sozio-hezitzailean, kalean... Eta indarkeria hori helduek gauzatu dezakete edo haurrek elkarren artean. Batzuetan horretan pentsatzea arraroa iruditu arren, gure erakundean ere gerta daiteke. Gure erakundean parte hartzen duten haurrek indarkeria erabil dezakete elkarren artean eta gure erakundeko helduek ere gauzatu dezakete. Indarkeriaren hautemate goiztiarrari eta indarkeriaren aurrean haur eta nerabeei emateko laguntzari dagokionez, izan erakundearen barruan edo beste arlo batzuetan, beharrezkoa da gure erakundean eta hortik kanpo behar bezala laguntzeko dauden adierazleak, protokoloak, baliabideak eta laguntza-zirkuituak ezagutzea.
25. Zure erakundeko langileek ezagutzen dute, kontziente dira eta garatzen dute haur eta nerabeenganako indarkeria kasuak edo susmoak jakinarazteko kualifikatutako betebeharra? (Izan erakundearen barruan edo kanpoan).(Required) 26. 0tik 10era, helduek zer neurritan ezagutu eta jarraitzen dituzte helduek beren roletik indarkeriaren biktima izan diren haur eta nerabeei jakinarazteko, sarean lan egiteko eta laguntzeko dauden zirkuituak eta prozedurak?(Required) 27. Zure erakundean badaude aurrez ezarritako protokoloak eta neurriak erakundeko langileek edo bertan parte hartzen dutenek haur eta nerabeenganako tratu txarrak/indarkeria-ekintzak gauzatzen dituzten kasuetarako?(Required) 28. 0tik 10era, zure erakundean, haur eta nerabeen datuen eta irudien erabilerak zer nolako tratamendu on eta errespetuzkoa jasotzen du? (Bileretan informazioa eta balorazioak partekatzea, sare sozialetan irudiak zabaltzea, haur eta nerabeen baimenak...)(Required)
11- TRESNAK: GIZA BALIABIDETAKO PLANEN ETA POLITIKEN BESTE DIMENTSIO BATZUK
Aurreko alderdi guztiez gain, erakundeak lidergoak eta giza baliabideen barne politikak estimulatu behar ditu, tratu onarekin (langileekiko eta haur eta nerabeekiko) eta haur eta nerabeenganako babesarekin bat eginez.
29. 0tik 10era, zer neurritan sustatzen du zure erakundeak langileen autozaintza? (Estresaren kudeaketa egokia sustatzea, nekea erregulatzea, lagunen arteko laguntza eta alderaketa, lidergo positiboa, kontziliazio-neurriak, lan-ordutegi egokiak...).(Required) 30. 0tik 10era, zuen erakundearen barruan, hezkuntza arloko talde-lana, alderaketa eta ikuskapena zer neurritan lantzen da?(Required)
12- TRESNAK: BABESTEKO ERREFERENTEAK
Haurrak Indarkeriatik Babesteko Legeak eta hainbat marko teorikoko erakundeetan haurrak babesteko erreferenteak izateko aukera planteatzen dute. Interesgarria da espezializatutako pertsona-talde bat izatea, langileak arlo horretan presta daitezen sustatzeko. Halaber, barneko babes-politikak sustatzea eta jarraipena egitea bermatuko dute, gai horietan laguntza eskaini eta alderaketak egingo dituzte eta haur eta nerabeek ezagutzen dituzten erreferenteak izango dira, eta haiengana joko dute tratu onaren edo indarkeriaren inguruko zerbaitengatik kezkarik badute (hurbileko hezitzaileetatik harago). Haien lana ondo egiteko, zuzendaritza-organoen eta gainerako lankideen babesa behar dute, eta arlo horretan espezifikoki formatu.
31. Zure erakundean, “babes erreferenteak” daude haurrenganako babesaren eta tratu onaren zeharkako ildoa zaindu, sustatu eta kontrastatzeko?(Required) 32. Babesteko erreferenteak baldin badaude, haur eta nerabeek, familiek eta eragileek ezagutu eta aitortzen dituzte?(Required) 33. Babes-erreferenteak baldin badaude, erakundeak aukera ematen die pertsona horiei horretarako prestakuntza espezializatua jasotzeko eta haien ezagutzak erakundeari transmititzeko?(Required)
13- TRESNAK: PARTE HARTZEKO ESTANDARRAK
34. Zure erakundean, haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko estandarrak daude?(Required)
14- ONDORIOAK
Haurrenganako tratu ona komunitatean sustatu beharreko aukera eta erantzukizuna da. Honaino heldu bazara, harro senti zaitezke landutako gaiak jorratzeaz. Jarraian, bost galdera planteatuko dizkizugu amaitzeko.
36. Galdetegi hau lagungarria egin zaizu haurrenganako tratu onaren eta babesaren gainekoa “freskatzeko” eta gogoeta egiteko, eta maila pertsonalean edo erakundean horren gainean jorratu beharreko gaiak planteatzeko?(Required)
Amaitu da azterketa-diagnostikoa.
Milesker!