Tratu On

Haurrenganako tratu onaren aldeko apustua egiten dugu

Tratu on ibilbide luzeko bi erakunde sozialen arteko aliantzatik sortu den proiektua da eta Haurrak Babestearen eta Tratu Onaren alde egiten du:Bidegintza G.E.K. y EDE Fundazioa.

Gure proiektua haurrenganako tratu onaren aldeko apustutik eta horretan jarduten duten eragileentzako baliabideak eta laguntza sortu eta eskaintzeko kezkatik jaio da, hurbiltasunetik, eta testuinguru eta errealitate sozial bakoitzaren ezaugarri zehatzetatik.

Gure lan-ildoa

Prestakuntza eta ibilbidea

Tratu On haur, nerabe eta gazteei eta haien familiei laguntza sozio-hezitzailea ematen 30 urtetik gorako prestakuntza eta ibilbidea duen diziplina anitzeko taldea da. Halaber, profesionalei eta boluntarioei prestakuntza eta aholkularitza eskaintzen die, parte-hartze prozesuak eta komunitateen hazkundea sustatzen dutenak baitira.

Taldea

Taldea Bidegintza G.E.K.-ko Begoña Ruizek eta EDE FundaziokoNaiara San Martínek de EDE Fundazioa gidatzen dugu eta, beste kideekin batera, zuen esanera gaude Tratu Onaren eta babesaren aldeko apustuan laguntza emateko.

EDE Fundazioa
944 009 999

Bidegintza
944 329 123

nsanmartin@edefundazioa.org
bego@bidegintza.org

Honen parte gara

Hainbat graduondokotako irakasleen taldearen parte gara, erakundeetako babeserako erreferenteak gara eta Haurrenganako Tratu Onerako sareetan hartzen dugu parte, Euskal Herriko Unibertsitatearekin Bilboko Athletic Club taldearekin eta Espainiako lurralde guztietako erakundeekin batera.

Haurrenganako babesa eta tratu ona

Munduko haur guztiek eskubide berberak dituzte.

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenak horrela jasotzen du eta helduok zaindu eta lan egin behar dugu haurren beharrei erantzuteko eta bizitzako gaitasunak erabateko ongizatean garatu ditzaten bermatzeko.

Haurren Eskubideen Adierazpenaren barruan dauden lau printzipioen artean dago Haurrak Babestea eta Tratu Ona Ematea.

Haurren sexu-abusuari, eskola-jazarpenari, ziberbullyingari, haurrenganako tratu txarrei, lotuta dauden buruko nahasmenduei eta antzeko indarkeriei buruz egindako ikerketek erakutsi dute asko dugula egiteko arlo horretan.

Haurren Babesaren barruan, indarkeria-kasuetan esku hartu behar dugu eta baita sentsibilizatu eta prebenitu ere.

Horrek esan nahi du helduok konprometituta, sentsibilizatuta eta prestatuta egon behar dugula eta tresnak izan behar ditugula modu proaktiboan lortzeko. Haurrak dauden edozein arlotan: familia, eskola, aisialdia eta denbora librea, testuinguru sozio-hezitzailea, osasuna, kirola…

Arauek eta legeek hori jasotzen dute. Haurren Eskubideen Adierazpenak, 16.2 GJHak (tratu txarrak, esplotazioa, salerosketa eta haurren aurkako indarkeria- eta tortura-mota guztiak desagerraraztea), 2021eko Indarkeriaren aurka Haurrak Babesteko Lege Organikoak, eta Haurrenganako Indarkeriaren aurkako Euskal Estrategia gisako lege eta estrategiek.

Ildo horretan, Tratu on programak hiru ideia inspiratzaile ditu abiapuntu:

  • Gizarte heldu, bidezko eta zentzudunean haurrak indarkeriarik gabe eta tratu ona jasotzen haz daitezen bermatuko da.
  • Haurrenganako Tratu Ona gizarte heldu eta pertsona-komunitate guztien ardura da. Tratu ona guztion artean eraikiko dugu. Tratu ona guztion artean eraikiko dugu.
  • Helduok “eskola antzeko batera joan beharko dugu” haurrak eta nerabeak hobeto nola tratu ikasteko (10 urteko Mikelen hitzak buentratarte kanpainan).