Zuen testuingurua aztertzen eta bide-orria egiten lagunduko dizuegu. Eta zuen abiapuntutik haurrak babesteko politikak ezartzen edo haurrenganako indarkeriari aurre egiteko tresnak hobetzen lagunduko dizuegu.
Gure proiektua ikastetxeei, gizarte-erakundeei, aisialdiko taldeei, guraso-elkarteei, administrazio publikoko baliabideei eta abarri zuzenduta dago.
Erritmo eta errealitate bakoitzera egokitzen gara. Testuinguru bakoitza desberdina dela badakigulako. Baina helburu komun batek batzen gaitu: gure proiektu eta komunitateen parte diren pertsonak zaintzeak, haurrak bereziki.
Sentsibilizazioa
Komunitate orokorrari edo talde edo alor jakin batzuei zuzendutako hitzaldien, tailerren eta sentsibilizazio-kanpainen bidez.
+ InfoPrestakuntza
Haurrei hainbat gaitasunekin lagunduko dieten familiak, profesionalak eta boluntarioak formatzen ditugu.
+ Info