1. DOMEINUAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau jakinarazten dizugu:

Domeinuaren titularra Tratu On da, helbidea Bilbon duena, Manuel Allende, 10, IFK: G95748356, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F364 zenbakiarekin inskribatutako erakundea. Telefonoa: 944 009 999 eta harremanetarako helbide elektronikoa: ede@edefundazioa.org.

Tratu On erakundearen helburu soziala garapen soziala, kulturala eta hezkuntzakoa sustatzea da.

2. PRIBATUTASUNA ETA INFORMAZIOAREN TRATAMENDUA

2.1. INFORMAZIOA JASOTZEKO ESKUBIDEA

Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikuluan eta Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau jakinarazten dizugu:

2.1.1.- Arduradunen identifikazioa

Tratamenduaren arduraduna EDE FUNDAZIOA da, eta harremanetarako datuak ohar honetako 1. atalean jasotakoak dira.

2.1.2.- Tratamenduaren helburuak eta oinarri juridikoa

2.1.2.1.- Helburu orokorra

Webgunean aurkituko dituzun formularioetan ematen dizkiguzun datuak, gure helbide elektronikora bidaltzen dizkiguzunak eta tratamenduaren arduradunarekin harremana mantentzen duzun bitartean sor daitezkeenak tratamenduaren arduradunaren titulartasuneko datu-base batean sartuko dira, zuk emandako moduan.

Datuen tratamenduaren helburua erabiltzailearen eskaerei, kontsultei edo komunikazioei behar bezala erantzutea edo horiek kudeatzea da. Horrez gain, eskatutako zerbitzuekin lotutako gure zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko eta erakundeak antolatutako ekitaldietara gonbidatzeko erabiliko dira, betiere aldez aurretik baimena eman baduzu.

Tratamendu horren oinarri juridikoa tratamenduaren arduradunarekin mantentzen duzun kontratu-harremana eta ohar hau onartzean emandako baimena izango dira.

2.1.2.2.- Irudien tratamendua

Tratamenduaren arduradunak antolatzen dituen izaera publikoko ekitaldiak argazki eta bideo bidez dokumentatzen ditu, informazioa zabaltzeko erabiltzen dituen espazio publikoetan hedatzeko, hala nola: webgunean bertan, Tratu On erakundeak profila sortuta duen sare sozialetan, bere argitalpenetan edo prentsan. Atal honi buruzko informazio gehiago Tratu On erakundearen webgunean kontsulta dezakezu.

Irudi horien tratamendua interesdunen baimenarekin legitimatzen da, edo Ohorearen, Norberaren eta Familiaren Intimitatearen eta Norberaren Irudiaren Eskubidea Babesteari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoaren 8. artikulua aplikatuta.

  • Oro har, ez dira legez kanpoko esku-sartzetzat hartuko agintaritza eskudunak legearen arabera baimendutako edo adostutako jarduketak, ezta interes historiko, zientifiko edo kultural garrantzitsu bat nagusitzen denean ere.
  • Bereziki, norberaren irudirako eskubideak ez du eragotziko:
  • Irudia edozein bitartekoren bidez hartzea, erreproduzitzea edo argitaratzea, kargu publikoa betetzen duten edo ospe edo proiekzio publikoko lanbidea duten pertsonak direnean eta irudia ekitaldi publiko batean edo jendearentzat irekitako lekuetan hartzen denean.
  • Pertsona horien karikatura erabiltzea, gizarte-erabileraren arabera.
  • Gertaera edo jazoera publiko bati buruzko informazio grafikoa, pertsona jakin baten irudia osagarri hutsa denean.

a) eta b) paragrafoetan jasotako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko beren eginkizunen izaeragatik horiek betetzen dituen pertsonaren anonimotasuna behar duten agintari edo pertsonei.

2.1.3.- Hartzaileen kategoriak

Aurreko helburuak betetzeko, honako hauek izango dute zure datuetarako sarbidea:

  • Tratamenduaren arduradunaren zuzendaritzak behar bezala baimendutako langileek.
  • Zure eskaera betetzeko beharrezkoak diren hornitzaileek.
  • Administrazio publikoak, bere eskumenen esparruan.

Eta, zehazki, interesdunak betetzen duen formulario bakoitzean adierazten diren hartzaileek.

2.1.4.- Informazioa gordetzeko epea

Tratamenduaren arduradunak zure informazioa gordeko du klausula hau onartzean emandako baimena ezeztatzen ez duzun bitartean.

2.1.5.- Interesdun gisa dituzun eskubideak

Zure datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko, horien tratamenduaren aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasuna eskatzeko, erabaki indibidual automatizatuen mende ez egoteko eta emandako baimena ezeztatzeko eskubidea duzu.

Eskubide horiek baliatzeko, idatziz jo dezakezu EDE FUNDAZIOA, erakundera, Simón Bolívar kalea 8B, 48010 Bilbo (Bizkaia) helbidean; 944 009 999 telefonora deitu; edo lopd@edefundazioa.org helbide elektronikora mezu bat bidali, gaian “DATUEN BABESA” testua adierazita.

2.1.6.- Erreklamazioa egiteko eskubidea

Informazioaren tratamenduari buruzko arauak behar bezala aplikatzen direla gainbegiratzeko erakunde eskuduna Datuak Babesteko Euskal Agintaritza da, Beato Tomás de Zumárraga kalea 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz helbidean.

2.1.7.- Interesdunaren betebeharrak

Interesdunak egiazko eta eguneratutako informazioa eman behar du datuak biltzeko prozesu guztietan, eta bera izango da betebehar hori ez betetzearen erantzule bakarra.

Datuak biltzeko formularioetan nahitaez eman beharreko datuak markatuta daude, interesdunak egiten duen eskaeraren arabera. Datu horiek ez emateak jardueran parte hartu ezin izatea edo eskatutako zerbitzua ezin ematea ekar dezake.

2.1.8.- Profilak egitea

Tratamenduaren arduradunaren helburuak betetzeko eta, batez ere, erabiltzaileari arreta pertsonalizatuagoa, zainduagoa eta eraginkorragoa eskaintzeko, batzuetan beharrezkoa da zerbitzuen hartzaileen profilak egitea. Profilak ez dira inola ere modu guztiz automatizatuan egiten.

2.2.- ERABILTZAILEAREN BAIMENA

Ulertzen da erabiltzaileak ezarritako baldintzak onartzen dituela datuak biltzeko formulario guztietan dagoen ‘ONARTU’ botoia sakatzean edo posta elektronikoz mezu bat bidaltzean.

Datu pertsonalak Tratu On erakundearen administrazio-datu base orokorrean gordetzen dira, eta, edonola ere, tratatutako informazioaren osotasuna eta segurtasuna babesteko beharrezko neurri tekniko eta antolakuntzakoak bermatzen dira.

2.3.- SEGURTASUNA

Datu-base orokorrak nahitaezko segurtasun-dokumentua du eta bere esku dauden bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu ematen dizkiguzun datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea edo lapurtzea saihesteko.

Datu pertsonalen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduan ezarritako araudira egokitzen da.

2.4.- COOKIE-AK ETA DATU ESTATISTIKOEN BILKETA

Erabiltzaile batek webgune honetan nabigatzean, Interneteko sarbide-hornitzaileak esleitutako IP helbidea uzten du arrasto gisa. Helbide hori barne-helburuetarako baino ez da erabiltzen, hala nola atariko sarbide-estatistiketarako. Webgune hau erabiltzeko, baliteke cookie-ak erabiltzea. Erabil daitezkeen cookie-ak ordenagailu jakin bateko nabigatzailearekin soilik lotzen dira (erabiltzaile anonimo batekin), eta berez ez dute erabiltzailearen datu pertsonalik ematen. Webgune honek honako cookie mota hauek erabil ditzake:

  • Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko aukera ematen dute eta, horrela, erabiltzaileek gure webgunea erabiltzen duten moduaren eta bertan egiten duten jardueraren neurketa eta analisi estatistikoa egiteko, bai eta orri eta aplikazio hauetan erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko ere, hori guztia hobekuntzak sartzeko helburuarekin.
  • Cookie teknikoak: erabiltzaileari webgunean zehar nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote, hala nola trafikoa eta datuen komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko ataletara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea edo edukiak biltegiratzea, hedatzea eta/edo partekatzea.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak jasotzen direnean pantailan abisua jasotzeko eta bere disko gogorrean instalatzea saihesteko. Nabigatzaile guztiek cookie-en konfigurazioa desgaitzeko aldaketak egiteko aukera ematen dute. Ezarpen horiek nabigatzailearen menuko “aukerak” edo “lehentasunak” atalean daude. Jarraian, nabigatzaile bakoitzean cookie-ak desgaitzeko estekak aurkituko dituzu, dagozkion jarraibideei jarraituz:

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu cookie jakin batzuk desgaitzeak webgune honetan nabigatzea edo eskaintzen diren zerbitzuak ematea eragotzi edo zaildu dezakeela.

2.5. – IP HELBIDEEN ERABILERA

Zure interesekoak izan daitezkeela uste dugun baliabideak bilatzea errazteko, webgune honetan beste orri batzuetarako estekak aurki ditzakezu. Pribatutasun-politika hau webgune honetan soilik aplikatzen da. Tratamenduaren arduradunak ez du bermatzen politika hau beste webgune batzuetan betetzen denik, eta ez da webgune honetatik esteken bidez egiten diren sarbideen erantzule.

Era berean, domeinuaren titularra ez da webgune honetara sartzeko aukera ematen duten hirugarrenen beste webgune batzuen legezkotasunaren erantzule.

3. ATARIA ERABILTZEKO ARAUAK

Webgune honetara sartzen den eta erabiltzen duen pertsona erabiltzailetzat hartuko da. Erabiltzaileak, erabiltzaile izate hutsagatik, erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu.

3.1.- OROKORRAK

Debekatuta dago webgune honetan, gure blogetan eta parte hartzeko gainerako tresnetan honako printzipio hauen aurkako edukiak argitaratzea:

  • Ordena publikoa, ikerketa penala, segurtasun publikoa eta defentsa nazionala babestea.
  • Osasun publikoa edo kontsumitzaile edo erabiltzaile diren pertsona fisikoak babestea.
  • Pertsonaren duintasuna eta arraza, sexua, iritzia, nazionalitatea, desgaitasuna edo bestelako egoera pertsonal edo sozialengatik diskriminaziorik ez egiteko printzipioa errespetatzea.
  • Gazteak eta haurrak babestea.
  • Interesdunaren borondate-autonomia errespetatzea.
  • Argitaratutakoaren jabetza intelektuala errespetatzea.
  • Oro har, indarrean dagoen legedia errespetatzea.

3.2.- BEREZIAK

Erabiltzaileak bere gain hartzen du ataria erabiltzearen erantzukizuna. Erantzukizun hori zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa izan daitekeen erregistrora ere hedatzen da.

Erabiltzaileak erregistratzeko prozesuan egiazko eta legezko informazioa ematearen erantzukizuna izango du. Erabiltzaileak domeinuaren titularrak bere webguneen eta parte hartzeko tresnen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du; adibide gisa, baina ez modu mugatzailean, honako hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa ere hartzen du:

  • Tratamenduaren arduradunaren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoei kalteak eragitea, edo sarean birus informatikoak edo kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzea edo zabaltzea.
  • Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetara sartzen saiatzea eta, hala badagokio, kontu horiek erabiltzea eta haien mezuak aldatzea edo manipulatzea.

Domeinuaren titularrak eskubidea izango du pertsonaren duintasunaren aurka egiten duten, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak diren, pertsonen aurka eta, bereziki, gazteen edo haurren interesen, ordena publikoaren edo segurtasun publikoaren aurka egiten duten edo argitaratzeko egokiak ez diren iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko.

Edonola ere, domeinuaren titularra ez da erabiltzaileek foro, txat edo parte hartzeko beste tresna batzuen bidez adierazitako iritzien erantzule.

3.3.- PASAHITZEN ERABILERA

Eduki jakin batzuetara sartzeko, erabiltzaile-kode bat eta pasahitz bat sartu behar dira. Horrelakorik ez baduzu, erregistratzean lor dezakezu.

Jakinarazten dizugu pasahitzak pertsonalak eta besterenezinak direla. Erabiltzailea izango da bere pasahitza erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen ondorioen erantzule bakarra.

Pasahitzekin lotutako edozein gorabeheratarako, identifikazio-pantailan bertan dagoen esteka batean aurkituko dituzun jarraibideak bete ditzakezu.

4. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Domeinuaren titularra bere webguneen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra da, baita bertako eduki guztiena ere; beraz, berariaz debekatuta dago eduki osoa edo zati bat erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, zentroko zuzendaritzaren berariazko baimenik gabe.

5. ERANTZUKIZUNA

Domeinuaren titularra ez da telefono-interferentzien edo matxuren, sistema elektronikoaren deskonexioen, birus informatikoen, programa maltzurren edo bere kontroletik kanpoko beste edozein faktoreren ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren erantzule.

Domeinuaren titularrak baldintza hauek urratzen dituztenen aurka dagozkion legezko ekintzak gauzatzeko eskubidea gordetzen du.

6. BALDINTZA HAUEN ALDAKETAK ETA INDARRALDIA

Tratu On erakundeak baldintza hauek edozein unetan alda ditzake, aldez aurretik jakinarazi gabe, aldaketak hemen agertzen diren moduan argitaratuz.

7. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Domeinuaren titularraren eta erabiltzailearen arteko harremana indarrean dagoen Espainiako araudiaren arabera arautuko da, eta edozein auzi Bilbon dagozkion epaitegi eta auzitegien esku jarriko da.