Urtarrilaren 31n, 18:00etatik 19:30era hitzaldia emango dugu Abusuko Zentro Soziokulturalean (Arrigorriaga): irekia eta doakoa izango da. Haur eta nerabeentzako gune seguruak, arlo digitala baita ere?
Bertan, galdera hauek jorratuko ditugu:
- Nola lagun dezakegu inguruneak haur eta nerabeentzat seguruak, indarkeriarik gabeak eta osasunerako kalterik gabeak izan daitezen? Nola sartu arlo digitala horretan?
- Zer egitea dagokigu familiari, eskolari, denbora libreari, kirolari, komunitateari…?
- Debekatzearekin edo heztearekin nahikoa da? Zer edo nola?
- Haien eskubideen alde ala kontra doa?
Mundu digitalari eta teknologiari dagokionez:
Teknologia mugatu, etxeko lanak arlo digitalean egitea ekidin, tresnak erosteko adina atzeratu edo haiekin sare sozialen bidez komunikatzea saihestu behar dugu? Nola jakin dezakegu zer gertatzen ari den, zertan ibiltzen diren edo zer egin behar dugu zerbait “arraroa” hautematen badugu?
Hizlaria:
Begoña Ruiz. Haur eta Nerabeentzako Ingurune Seguruetan espezializatutako psikologoa eta hezitzailea.
Tratu-on, Haur eta Nerabeen Babeserako eta Tratu Onerako sentsibilizazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-programa.
Eguna eta ordua:
Urtarrilaren 31n, 18:00etik 19:30era.
Abusuko Zentro Soziokulturala (Arrigorriaga)
Olatxu, 4. 48003 – Arrigorriaga
Horrez gain, urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra, Zentro Soziokulturaleko beheko solairuko atondoan Tratu-on Erakusketa egongo da, Haur eta Nerabeen Eskubideei eta Tratu Onari buruzkoa. Zabalik egongo da publiko osoarentzat eta haur, nerabe eta helduek izango dute bisitatzeko aukera. .
Erakusketa irekia: Haur eta Nerabeen Eskubideak Mintzagai
Datak: 2024ko urtarrilaren 22tik otsailaren 9ra