“Haurren Tratu Ona eraikitzea, pertsonak prestatuz”

Hainbat tailer-formatu eskaintzen ditugu:

*Eskatzaileen beharren eta aukeren arabera, prestakuntza-ekintzen iraupena egokitu egin daiteke.

Babeserako eta tratu onerako oinarrizko sarrera

  • LOPIVI
    Zer da eta zer eragin du zure erakundean? (2 ordu) + Zure erakundearen aurretiazko azterketa (hautazkoa)
  • Babesa eta tratu ona ulertzea
    Kontzeptuak, indarkeria-motak, zure testuinguruko indarkeriaren adierazleak eta jarduteko protokoloak argitzea (4 ordu).

Babesean eta tratu onean sakontzea

  • Gure erakundeetako babes-politikak
    Inplikazioak, beharrezko egitura, funtzioak eta rolak, beharrezko instrumentuak, tresnak, etab. (10 edo 20 orduko moduluak, interesaren arabera).

Babesari buruzko bloke tematikoak

  • Ongizatearen koordinatzailea edo babesaren ordezkaria
    Profila, funtzioak, erakundeko politiken diseinua eta garapena, tresnak, ingurune seguruen kudeaketa, etab. (12 ordu).

Tratu onerako gaitasunak

Haurrei laguntzen dieten profesional eta boluntarioentzako nahiz familientzako prestakuntza. Oinarrizko prestakuntza (10 ordu) edo Prestakuntza sakonagoa (20 ordu), arlo hauetan:

  • Haurren babeserako lege-esparrua ezagutzea.
  • Babeserako erreferenteen rolak.
  • Haurrenganako indarkeria prebenitu eta hautematea (tratu txarrak, jazarpena, sexu-abusua, etab.).
  • Indarkeria-egoeretarako laguntza hezitzailea (haurra eta familia bideratzea eta babesa ematea).
  • Afektu-harremanak.
  • Komunikazio ez bortitza.
  • Diziplina positiboa.
  • Gatazkak konpontzea.
  • Haurren traumaren teoria kontuan hartuta hurbilpen hezitzailea egitea.
  • Estresaren kudeaketa eta maneiua.
  • Heziketa emozionala.
  • Haurrei entzutea eta parte hartzea.
  • Prebentzio-lana eta baliabideen eta eremuen arteko sareko lana.
  • Espazio fisiko eta emozionalen arriskuen azterketa.

Zure neurrira egindako prestakuntza

Nahi izanez gero, zure errealitatearen diagnostikoa egiten lagunduko dizugu eta ongizate-koordinatzailearekin edo babes-ordezkariarekin, zure hezitzaileen taldearen, teknikariekin, boluntarioekin, kolaboratzaileekin, lan egiten duzun familiekin eta abarrekin jarraitu beharreko PRESTAKUNTZA PLANA diseinatuko dugu zurekin. Zuen errealitateari, duzuen denborari, dituzuen baliabideei eta abarri erantzungo dion plana izango da. Zuen erakundearen babeserako eta tratu onerako politikak garatzen lagunduko dizuen plana izango da.