Haur eta nerabeei Eskubideen eta Tratu Onaren ikuspegitik laguntzea kalitatearen, justiziaren eta segurtasunaren aldeko apustua da balio sozialak lehenesten dituzten eta indarrean dauden esparruak errespetatzen dituzten komunitate, eragile eta erakunde guztientzat.
Alde horretatik, haur, nerabe eta familiei laguntzen dieten profesionalentzako jardunaldi bat proposatu dugu Jardunaldi horretan, gogoetak, ezagutza sortzea eta jarduketa egokien eta tresnen zabalpena izango dira. Babeserako beharrezkoak diren ardatzak hartuko dira kontuan: sustapena, prebentzioa, hautematea, laguntza eta erreparazioa.
EGITARAUA
JARDUNALDIAREN AURKEZPENA. HAURREN BABESAREN TESTUINGURUA
SUSTAPENARI, PREBENTZIOARI ETA HAUTEMATEARI BURUZKO ESPERIENTZIEN BLOKEA
- Tratuon Etxebarri. Aisialdiko heziketarako baliabideetarako, kirolerako, familientzako eta abarrerako protokolo bat sortzeko udalerriak duen esperientzia. Harribide-Ede Fundazioa.
- Emozioak lasaitzea familian. Bidegintzak heziketa emozionalerako programa bat sortzeko duen esperientzia, eskolarekin lankidetzan sortutako familia-multzoentzako espazioekin.
- Prebentzioa eta hautemate goiztiarra. HZ Gizakimenak prebentziorako eta hautemate goiztiarrerako komunitatearentzako programa baten garapenean duen esperientzia, Kanjo aplikazioarekin.
HAUR ETA NERABEEN INDARKERIA- ETA BABESGABETASUN-EGOERETAN ESKU HARTZEARI ETA LAGUNTZEARI BURUZKO MAHAI-INGURUA.
Gure eremuetan trauma eta babesgabetasuna duten haur eta nerabeei laguntzea. Pepa Horno Goikoetxearen eskarmentua eta bere ikuspegia “Aprendiendo a habitarnos” eta Agintzari kooperatibaren ibilbidea harrera-programetan.
ONDORIOAK ETA AGURRA.
DATA ETA LEKUA
2024KO OTSAILAK 8
BILBOROCK (Mesedeetako Kaia 1, Bilbao)
Presentziala/Online (streaming)
09:00etik 14:30era
INSKRIPZIOAK
Modalitatea: Presentziala/Streaming
Izena emateko linka: https://forms.gle/TtaMWDSeEvRhTK5g7