Hilabete batzuk eman ditugu lanean Bizkaiko Foru Aldundiarekin, aisialdi hezigarriaren esparruan jarduera-protokolo bat egiten laguntzeko, eta dagoeneko eskura duzue deskargatzeko, bai haien webgunean bai gure webgunean.
Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Babesteko Lege Organikoak (LOPIVI, 2021eko ekainaren 4a) eta Eusko Jaurlaritzaren Haur eta Nerabeen Legeak (Euskadi, otsailaren 15eko 2/2024) aisialdi hezigarria haurren eta nerabeen eskubide gisa aitortzen dute.
Zehazki, Euskadiko Haur eta Nerabeen Legeak eremu material autonomo gisa aitortzen ditu haurrak eta nerabeak, izaera zeharkakoa duena, eta hainbat alderdi dituena, bereziki, hainbat eskumen-eremurekin lotzen dutenak, besteak beste, Aisialdi Hezigarriarekin.
Eta hori ez da kasualitatea, izan ere, ekintza hezigarrirako eremua da, non pertsona bakoitzari bere hazkunde-prozesuan laguntzen zaion, proposamen humanista, inklusibo eta eraldatzaile baten bidez, haur eta nerabe askori lagunduz.
Aisialdi hezigarriak hainbat eratako proiektuak biltzen ditu. Urte osoan zehar jarduerak dituzten kolektiboak eta prozesuak dira, eta ez bakarrik oporraldietan, eskolari, auzoetako elkarteei eta haien eragileei lotuta garapen komunitarioan, …. Izan ere, badira ludotekak, gazteguneak, jarduera-zentroak, hezkuntza-esperientziak, kanpalekuak, eskolaz kanpoko jarduerak, hiri-espazioak…
Eremua horretan duen garrantziaz jabetuta, erreferentziazko tresnak sortzeko beharra adierazi dugu, eragile eta erakunde guztiek erreferentzia bat izan dezaten protokolo horiek beren programetan, jardueretan edo ekintza-espazioetan txertatzeko orduan.
Gure helburua da eremu guztietan haur eta nerabeentzako ingurune seguruak bermatzea eta tratu onaren kultura sustatzea.