Uncategorized @eu

Haur eta nerabeentzako ingurune seguruak eta parte hartzekoak sortzeko gaitasunei buruz galdetzen digutenean, nolabaiteko “harrotasunez” aipatu ohi dugu ENTZUTEKO dugun gaitasuna. Izan ere, geure buruari puntu piloa ematen dizkiogu kontu horretan.

Hori horrela izanik, helduekin beraiekin (gurasoak, irakasleak, askotariko hezkuntza-langileak…) gehiago sakontzen dugunean, pertsona horiek ondorioztatzen dute agian ez dela modu onean entzuten.

Haurrei eta nerabeei galdetzean, azken ideia hori berresten digute. Batzuetan, argi uzten digute ez diegula hainbeste entzuten. Eta, beste batzuetan, hasiera batean entzute “txiki” bat baloratzen duten arren, entzuketaren dimentsio osoari heltzen diogunean, benetan ez direla hain entzunak sentitzen esaten digute.

Agian galdera batzuk egin ditzakegu:

  • Zer da benetan entzutea? Noraino iristen da entzutea?
  • Zer faktore sozial, familiar, antolamenduzko edo pertsonalek laguntzen edo kaltetzen dute komunikazioa eta, bereziki, haur eta nerabeei entzutea?
  • Nola praktikatzen dugu entzutea egunero eta modu zehatzean?
  • Entzuten diegu dena, edota entzutea interesatzen zaigun horretan soilik?
  • Zein mailatan errazten dute gure proposamenek, gure jarduerek, metodologiek, jarrerek, trebetasunek, jokabideek… entzutea edo ez entzutea?
  • Baditugu banakako eta taldeko formatu espezifikoak entzuteko, egunerokoaz gain?
  • Haur eta nerabeek parte hartzeko egiturak, organoak eta formatuak al ditugu, entzuten laguntzeko?
  • Galdetu al diegu haurrei eta nerabeei zer iritzi duten gure entzute-mailari buruz? Ondo egiten dugunaz eta hain ondo egiten ez dugunaz, beren usteak eta aldaketa-proposamenak galdetu dizkiegu?
  • Haurren eskubideei eta ingurune seguruen ereduari buruzko gure ikuspegiaren funtsezko elementutzat hartzen al dugu entzutea?
  • Errespetuzko komunikazio-eredu batetik egiten al dugu entzutea, edo kontzienteak izan gabe sartzen al gara indarkeriazko komunikazio batean?

Galdera horietako batzuk egin eta erantzunak ematera animatzen zaituztegu. Tratuon programatik (EDE Fundazioa eta Bidegintza Kooperatiba) ingurune seguruetan sentsibilizazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-proposamenak egiten ditugu, eta tresna eta aukera pedagogikoak diseinatzen ditugu, entzutea ebaluatzeko eta estrategia batzuk abian jartzeko. Hausnarketa bat ere egiten dugu: zer ulertzen dugu parte-hartzeaz eta entzuteaz (helduak eta adingabeak), zein da egiten dugun entzute-mailaren azterketa, eta zein da hobekuntza-plana, hainbat aukerarekin.

Erantsitako infografian erakundeek, eragileek eta haurrek “entzute hobearen” ezaugarriei buruz egindako hausnarketen zenbait ondorio datoz.

  • Pertsona helduek gai horretan duten prestakuntza
  • Hainbat kanal eta bideratzailetatik
  • Parte hartzeko ezinbesteko baldintza
  • Taldeka eta banaka
  • Egunerokoa eta espazio espezifikoekin
  • Iritziak, beharrak, proposamenak eta emozioak
  • Sentsibilizazio, prestakuntza eta aholkularitza baten barruan
  • Zintzoa.
  • Denbora nahikoarekin.

“Batzuetan esaten diguzue entzun egiten diguzuela, baina ez duzue egiten. Batzuetan esaten duzue entzuten diguzuela, baina beste zerbaitetara zaudete. Batzuetan esaten diguzue entzuten diguzuela, baina zuei gehien komeni zaizuen erantzuna prestatzen ari zarete. Batzuetan esaten diguzue entzuten diguzuela, baina gero nahi duzuena egiten duzue. ETA OKERRENA da batzuetan esaten diguzuela entzuten gaituzuela eta GEZURRETAN aritzen zarete “(Bidegintzaren Buentratarte kanpainaren barruko nerabeak)

TRATUON TALDEA