2023-2024 ikasturtean, zuena bezalako ikastetxeekin lankidetzan aritzeko helburua jarri dugu, haurren eskubideen garrantziari buruz sentsibilizatzeko eta gure ikastetxeetan haur eta nerabeen babesaren ikuspegitik lan egiteko beharraren gainean kontzientziatzeko, baita inolako indarkeriarik gabeko espazioak sortzeko ere.
Horregatik, gure TRATU ON programaren parte izateko aukera eskaini nahi dizuegu: Haurren eskubideen aldeko egiten dugu! Eta 3 gauza hauetaz doan gozatzea:
Lehena, haurren eskubideei buruzko erakusketa jartzeko aukera izango duzue zuen ikastetxean hainbat astez, ikasleek, irakasleek eta familiek ikus dezaten eta sentsibilizatu daitezen.
Guk 11 panel utziko dizkizuegu. Horietan modu errazean daude azalduta haurren eskubideak, marrazkiekin eta esaldiekin hobeto ulertzen laguntzeko. Gero, zuek erabakiko duzue zein den jartzeko lekurik egokiena eta zenbat denbora utzi (gehienez 1 hilabete).
Bigarrena, hitzaldi-tailer bat eskainiko dizuegu haurren eskubideei, babesari, tratu onari, LOPIVIri, ongizateko koordinatzaileei, babeserako ordezkariei eta abarri buruz, irakasleek eta gurasoek zer den jakin ahal izateko eta ikastetxeak babestutako espazioak direla bermatzeko. Hitzaldi-tailerrak 1 ordu eta erdiko iraupena izango du, eta edukiak aldez aurretik adostu eta egokitu ditzakegu.
Hirugarrena, LOPIVIren ezarpenak zalantzak eta ziurgabetasunak sortzen dituela badakigu, eta, gainera, gehiegizko ahalegina exijitzen duela ikastetxe baten egunerokotasunean. Hori dela eta, LOPIVIri buruzko, ongizateko koordinatzaileei buruzko eta zuen zentroari dakarkion inplikazioari buruzko informazio eta kontraste gune bat eskaintzen dizuegu.
Programa irailetik ekainera bitarte egongo da abian, eta eskaeren ordenaren arabera esleituko da, egutegia bete arte.
Zuen interesekoa bada, jar zaitezte gurekin harremanetan helbide elektronikoaren bidez: info@tratuon.org edo deitu telefonoz: 619 910 970 (Bego) edo 688 763 840 (Naiara)