Gazteria Portugaletek bere hezkuntza-estrategiaren barruan haurren eskubideak ditu zeharkako ardatz gisa Haurrak Babesteko eta haiei Indarkeriaren gabeko Tratu Ona emateko ereduaren alde egiten duelarik. Horretarako, tratu onaren eredua partekatu eta horretaz sentsibilizatzeaz gain, komunitate osoari eta ondorioz, gurasoei helarazi nahi die.
Formazioi-saioa maiatzaren 17 eta 24an izango da 18:00etatik 19:30era Gazte Gelan. Hiru helburu hauexek izango ditu:
- Haurren eskubideen eta babesari buruzko indarreko arautegia (LOPIVI, ODS…) familiei aurkeztea.
- Kontzeptuok (tratu ona, ingurune seguruak eta haurren babesa) gurasoei azaltzea haiek duten rolaz kontzientzia har dezaten bai eta semealabek parte hartzen duten hezkuntza-testuinguruetan ere.
- Gogoeta egitea haurrentzako tratu eta ingurune seguruaz familia-testuinguruetan lotura psikologiaren eta tratu onen ikuspegitik
IZEN EMATEA
Parte hartzeko interesik duten gurasoek hala jakinarazi beharko dute mezua gaztegela@portugalete.orghelbidera bidalita. Ondoren, zain egon beharko dute berresteko mezua noiz jasiki.